XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan, salerosleak honela esan zion osaba Tom-i: - Orain entzun iezadazu ongi beltza!: Nik ez ditut gaizki tratatzen neure esklabuak, hauek maltzurkeriaren bat egiten ez badute behintzat.

Zure onerako esaten dizut.

Nirekin ongi portatzen zaren neurrian portatuko naiz ongi zurekin, bestela badakizu galduan zeu irtengo zarena.

Herri baten sarreran errementeri baten aurrean geratu ziren.

Haley-k girgiluak konpontzea nahi zuen, Tom-en esku handientzat txikiegiak bait ziren.

Osaba Tom-ek kotxean itxaroten zuen bitartean, gazte bat iritsi zen zurrunbilo bat bezala eta beltza besarkatuz ahots minez esan zuen: - Baina osaba Tom! Zer egin dute? Nola izan dira hain gaiztoak?.

George Shelby gaztea zen eta Tom-ek ezagutu eta haren hitzak entzutean esan zion: - George, zenbat on egiten didaten zure hitzek.

Baina Jainkoaren borondatea onartu behar dugu.

- Ez, hau txarkeria bat da eta ez diot barkatuko nire aitari!.

- Ez ezazu horrela hitzegin zure aitaz. Berak ez du errurik eta saldu banau, beste irtenbiderik ez zuelako izan da.

- Baina, nik berreskuratuko zaitut osaba Tom! Berreskuratuko zaitudala agintzen dizut!.